XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Foru-legea, lege orokorra bezain korapilotsu eta dudazko.

Honetan, Lope de Aguirregandik hurbil zegoen, berau, haserre gorritan jartzen baitzuen, sasiletradu batzuk izen-hutsekin beste gaberik Indiak gobernatzera zihoazkeela jakiteak.

Nire osabak ez zuen izen-hutsetan sinesten, ez idazterakoan, ez gobernatzerakoan.

Ez zuen federik bere mendeko idealetan.

Haatik, horrek ez du esan nahi, ideal haien aldekoak miresten ez zituenik.

Gizona, gizabanakoa, ideologiak eta dotrinak ezarritako loturetatik berezteko bere ahalmenak, bide ematen zion karlisten ganeko gizabanako bezala axola eta arreta sentitzera.

Beste zenbait kasutan ere berdin gertatzen zitzaion.

Gizon gehientsuenen ideia jeneralak, nolabaitekoak, kaxkarrak eta bigarren mailakoak iduritzen zitzaizkion: gizabanakoaren izakera eta ari propioari zion axola gehiago ematen.

Grina nagusi eta biziei buruz, hauek ere ideia jeneralak baino garrantzizkoago zirela uste zuen...... baina, hori bai, ondorio latz eta izigarriekin beti.

Salbuespenik gabe.

Esan liteke, bada, ez zuela euskalduna ikusten oro har ondore handiko ideiadun gizon bezala.

Ez eta, ez zuen uste grina anker eta gaiztoen ordezkari zenik.

Bai, ordea, ariurriz, izakeraz eta jitez tinko zitekeela.

Ez Unamunok egozten zion maltzurkeriarekin, (...).